Hauteskunde gauean egindako balorazioa. - Marian Beitialarrangoitia -Hernanin hauteskunde egunean jazotakoak eta hauteskundetako datuak bilduta egin genuen estreineko balorazioa.Zorionak Euskal Herria! |
Primera valoración de lo ocurrido el 9M.
Primeras palabras de valoración hechas desde Hernani sobre todo lo ocurrido durante el 9M y una vez recibidos los primeros datos electorales. |
|
Euskal Herri osoan zehar hauteskunde egunean gertatakoak
Cronicas de lo ocurrido durante el 9M |
|
Lekeitio
 
Goizean goiz udaletxeko langileek eskola elektoraleko ateak zabaldu dituzte nahiz eta egurrekin itxita egon diren. Zabaldu bezain pronto, eskoletarako sarbideak pinturaz, olioz eta pankartez (Abstentzioa eta boikota) itxi dituzte.
Herria, ertzainez beteta egon da eta goiz osoan zehar jarraipen ugari egin dituzte, alde zaharretik eta herri guztian zehar, uniformez jantzita zein uniformez jantzi gabe egon diren ertzainek. Bitarte horretan 3 pertsona identifikatu dituzte.
Atzo bertan ere, Herriko tabernara sartu ziren jendea beldurtu asmoz eta pertsona bat identifikatu zuten, momentu osoan jarrera arroputzez ihardun zuten.
Gaur goizean 12etan ekimen jendetsua deitu du ezker abertzaleak eta 4 furgona agertu dira eta beste hainbeste kotxe ibili dira herrian zehar patrullatzen. Guzti horiez gain, sekretak ere buelta bueltaka ibili dira. kalkuluen arabera 50 ertzain inguru ibili dira herrian goiz guztian zehar.
Orokorrean egoera ezegonkorra herrian oraindik orain ere herrian beltzez armatutako eratzainek jarraitzen dute.
Zarautz
 Gaur goizean eskoletako zerrailak blokeatuta agertu dira eta kanpoaldean likido irristakorra eta ximaurra zegoen.
Goizean ere, taldetxo bat bildu da eskoletatik txilibituekin pasatzeko. Ertzantzak pertsona bat identifikatu du eta atxilotzearekin mehatxatu dute( eskuburdinak eta guzti atera dituzte). Momento horretan PP eta PSOEko zinegotzi bana hurbildu dira eta beraiekin ere liskarra egon da. PPko zinegotzia Hitzako argazkilaria aterkiarekin kolpatu du “esas fotos son para matar “ esanez.
Bilbo
 • Alde Zaharrean
Goiz osoa ibili dira esku orriak botatzen kale guztietatik. (12). Batez ere Polizia Munizipala egon da. • Arangoitin kontzentrazio bat egin da (10). Ez da presentzia polizialik egon. • Bilbo Zaharrean Eskoletan presentzia bermatu du pikete talde batek. Esku orriak eta Bonba “fetidak” botatzen ibili dira • Deustua 20 pertsonetako pikete talde bat presentzia bermatu egin du bertako eskola nagusian. Esku orriak botatzen ibili dira 9 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak. • Errekalde Esku orriak botatzen ibili da 8 pertsonetako talde bat. • Indautxu Esku orriak botatzen ibili da 16 pertsonetako talde bat. Ertzaintzaren presentzia izugarrizkoa izan da. 6 lagun identifikatu egin dituzte. • Irala Esku orriak botatzen ibili da talde bat.(9) Eskola batetan sua eragin dute eta eskolaren goiko eremuan ezin izan da bozkatu ordu erdi batez. 3 pertsona identifikatu egin dituzte • Uribarri Kalejira egin dute(25). 3 pertsona identifikatu dituzte. • San Inazio Esku orriak botatzen eta eskolen sarreretan presentzia bermatu da. • Zorrotza Esku orriak bota egin dituzte eta kalejira bat egin dute eguerdi aldean. Barakaldo
 13:00etatik 14:00ak arte Gurutzetako plazan, ospitalearen aurrean 25
pertsonako kontzentrazioa.
Elizondo
 Goizean hauteslekua ximaur eta olioz bustia agertu da. Gainera hainbat hautestontzi apurtuak zeuden. Elizondoko Kultur Etxetik Udaletxera mugitu behar izan dute.
Altsasu
 Burunda Frontoian goizean-goiz hautestontziak apurturik agertu dira eta boto-paperak falta ziren.
Arraioz
 Hauteslekuan ontziak apurtu dituzte eta bozka emateko paperak falta ziren.
Erratzu
 Hauteslekuan ontziak apurtu dituzte eta bozka emateko paperak falta ziren.
Aribe
 Bozka emateko egoten diren berezitako lekua apurturik agertu da goizean eta beste bat eraiki behar izan dute.
Lesaka
 Hauteslekuan margoketak agertu dira goizean “Boikota, Espainiari planto” leloarekin.
Orkoien
 Udaletxeko atea silikonaz itxita agertu da.
Gazolatz
 Udaletxeko atea silikonaz itxita agertu da.
Kaskante
 Zahar Egoitza eta Kultur Etxeko ateak silikonaz itxita agertu da.
Lizarra
 Zahar Egoitzako atea silikonaz itxita agertu da.
Zizur Nagusia
 Jauntsarats eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Arbizu
 Eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Bakaiku
 Eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Huarte
 Eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Eritzebeiti
 Eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Itzaltzu
 Eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Arbizu
 Eskolako atea silikonaz itxita agertu da.
Aulesti
 Goizean lagun talde bat hauteslekuan sartu eta hautestontziak apurtu dituzte, hala nola bozkatzeko prest zeuden beste beharrezko guztia. Abstentzioaren aldeko pankarta bat ere bazegoen..
Plentzia
 Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu Plentziako Jai
Alai frontoiaren alboan goizeko 12ak pasatuta. Hautes-zentro
horren ondoan deituta zuen Plentziako ezker abertzaleak
abstentzioaren aldeko elkarretaratzea baina pankarta zabaldu
eta gutxira dozena bat ertzain baino gehiagok pankarta kendu
eta bertan zeuden lagunei identifikazioa eskatu diete.
Horiek ukatzean atxilotzeari ekin diote
Ondoren, esku bilurrak jarri eta laupabost autotan
Polizia-zentroren batera eraman dituzte. Herrizaingo Sailak
atxilotuen kopurua baieztatu eta “desobedientzia larria”
leporatuko zaiela adierazi du. Badirudi atxilotuak Neguriko
ertzain-etxean daudela.
Bestalde, ertzainek UKBERRI.NETeko argazkilariari mehatxu egin eta hainbat argazki ezabatu dizkiote, “diktadura batean bizi gara” edota “argazkiak ateratzen jarraituz gero oso-oso txarto bukatuko zara” bezalakoak esan ostean. Azkenik, “gaizkileei nahi beste argazki” ateratzeko baina “Ertzaintzak jendea atxilotzen duela erakusten duten argazkirik ez” dituztela nahi esan dute polizia autonomikoek. ARGAZKIAK Azpeitia
 - Gaur goizean bide mozketak egin dira herriko bi gunetan. Goizean hauteslekuak margoketaz beterik agertu dira. 50 pertsonako kontzentrazio bat egin da eta Ertzaintzak gogor kolpatu ditu. Herriko alkatea ere aurpegian kolpatu dute.
Balmaseda
 Ertzaintzak kontzentrazio bat egiten zeudenak kolpatu ditu eta pankarta kendu die.
Pasai Antxo
10 pertsona identifikatuak eskola aurrean
Lezo
2 eskola itxita, beranduago horietako bat irekitzea lortu dute
Orereta
Eskoletara sartu dira kartelekin, 15 identifikatu.
Pasai donibane
Eskolak itxiak zeuden eta 10etan ireki dituzte.
Gros
5 pertsona identifikatuak eskola aurrean pegatekin
Intxaurrondo
Kotxe karabana, 10 kotxe. Guztiak identifikatu.
Egia
9 pertsona identifikatuak ikastola aurrean txilibituekin egoteagatik. 8 pertsona katxeatuak, horietako bi 2.aldiz identikatuak.
Andoain
Goizean megafonia pasatzen hiru lagun identifikatu. 10etan, 40 lagun eskoletara, 5 identifikatuak, bultzadak, ertzaintzak gasa erabili du…
Getaria
Kontzentrazioa, pankarta 27 pertsona. Pankarta kendu diote, eskola aurrean 15 minutu egon dira.
Ordizia
Eskolara sartu dira eta oktabillak bota dituzte.
Antzuola
4 lagun kontzentrazioan eta identifikatu egin dituzte
Bergara
Eskolara sartu dira eta oktabillak bota dituzte
Azpeitia
12etan 40 lagun kontzentrazioa plazan, 2 lagun identifikatu dituzte.
Anoeta
Eskolak silikonakin itxiak, ximaurra ateetan eta pintadak.
Irun
5 eskola silikonaz itxita, beranduago ireki dituzte. 30 lagun eskolaz-eskola. Ertzantzaren presentzia nabaria.
Amezketa
Silikona, ximaurra eta pintadak ateetan. Hautes-ontziak faltan.
Bermeo
5 pertsona identifikatuak izan dira. Piketeak ibili dira eskoletatik informazioa banatzen
Sukarrieta
Abstentzioaren aldeko presentzia goizetik egon da eskolan
Foru
Abstentzioaren aldeko presentzia goizetik.
Gernika
5 pertsona identifikatuak pikete lanetan.
Aganjiz
Presentzia goizean goizetik. Jaimak eta abar plazan
Kortezubi
2 pertsona identifikatuak jaima jarrita zutela goizean goizetik
|
La izquierda abertzale se compromete con soluciones democráticasEn el acto de fin de campaña por la abstención Arantza Urkaregi ha renovado el firme compromiso de la izquierda abertzale por una solución democrática |
Azken argazkiak eta euskarri grafikoak Ultimas fotos y materiales graficosM6.Mobilizazio Egunean Donostiko PNVren Batzoki batean Abstentzioaren aldeko kartelak jarri dituzte hainbat independentistak
Mobilizazio eguna zela eta Euskal Herriko hainbat ekimen burutu dituzte kanpusetan. Ibaetako Campusa
LAB, ELA, HIRU, ESK eta STEE-EILAS sindikatuko zenbait kidek hauteskunde hauetan planto demokratikora dei eginez
HAUTESKUNDE EGUNERAKO AUDIO KUÑA Cuña para el dia de las elecciones Ezker abertzaleko zenbait kideren hitzak. Besteak beste... Jon Idigoras, Itziar Aizpurua eta Arnaldo Otegi. Deskargatu: M9KUINA.mp3 |
|
